Borrar
Arraunlariak agurtzera altxerria joango da marea marroia. AMAXKAR
Gaur marea marroia eta asteazkenean denak Donostiara garraio publikoan

Getaria

Gaur marea marroia eta asteazkenean denak Donostiara garraio publikoan

Kontxako sailkapen estropadara joateko autobus zerbitzu berezia egongo da

Sábado, 24 de agosto 2024, 20:03

Bi egun oso bereziak biziko ditu Getariako arraunak. Gaur XV. Getariako Ikurriña / Igez Eraikuntzak Sari Nagusia lehiatuko da herriko uretan eta asteazkenean Donostian, Kontxarako sailkapen estropada lehiatuko dute gizonezkoak.

Etxeko saioa eguerdiko 12:15ean hasiko da eta atzoko Ondarroako saioak utzitako sailkapen orokorraren arabera antolatuklo dira txandak. Hor zera esan nahi du, Esperantza bigarren txandan arituko dela, seigarren tokian ondo finkatuta bai daude Ion Larrañagaren mutilak.

Egun berezia GAEko jarraitzaile guztientzat izango dira bi saioak eta gaurkorako deialdia egin du Udalak 10:30ean plazan elkartu eta kale-jiran joateko altxerrira, herriko txistulari, pandero-jole eta trikitilariekin batera. Han arraunlariei azken agurra emango zxaie estropadara doazenean. Zaleei kamiseta marroiak soinean dituztela azlatzeko eskatzen zaie, joan den urtean bezala, marea marroia egiteko festa giroan.

Autobusak Donostiara

Bestalde, Kontxako Banderaren sailkapen estropada dela eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzu bereziak jarriko ditu Getariako udalaren eskakizunari erantzunez.

Azahara Dominguezek, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, asteazkenean, hilak 28, zerbitzu bereziak egongo dira UK10 (Zumaia >Donostia autobidez) linean, 16:00etan Zumaiatik irten eta 16:50ean Donostiara iritsiko dena; eta UK11 (Zumaia > Donostia AP-8 Zarauztik) linean, 16:30ean Zumaiatik irtengo dena. Kontrako norabidean, UK10 21:00etan irtengo da Donostiatik, eta 21:50ean iritsiko da Zumaiara; UK11, berriz, 19:30ean abiatuko da hiriburutik, eta 20:20an iritsiko da Zumaiara.

«Kontxako Bandera udako kirol mugarrietako bat da Gipuzkoan, eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik zaleak Donostiara modu jasangarri, seguru eta erosoan garraio publikoan hurbildu ahal izatea sustatu nahi dugu. Lurraldebusen zerbitzu bereziekin gipuzkoarrek beren ibilgailu pribatuak etxean utz ditzaten sustatu nahi dugu eta autorik ez dutenek ere arraunaren olinpiadaz goza dezaten ahalbidetzea», adierazi du Azahara Domínguezek.

Haritz Alberdi Getariako alkateak berriz, honako hau esan du: «Getariatik zaletu asko joaten gara sailkapen estropada berezi honetara herriko arraunlariei eta klubeko kideei babesa eman eta animatzera. Horretarako herritarrek zerbitzu publikoa eskura izatea ezinbestekoa da eta horrelako egunetan hauek indartzea behar bat. Aurten ere instituzioen arteko elkarlanari esker zerbitzua indartu izana pozgarria da eta getariarrak animatu nahiko nituzke publikoa eta kalitatezkoa den zerbitzu hau erabiliz Donostian kolore marroiak bere lekua izatea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur marea marroia eta asteazkenean denak Donostiara garraio publikoan