Borrar
Eneritz Jauregi. AMAXKAR
Gaur Musika Bandaren kontzertua elizan

Getaria

Gaur Musika Bandaren kontzertua elizan

San Anton jaien barne eguerdiko 12:30ean bost abesti joko dituzte eta goizean diana

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 18 de enero 2025, 20:47

Getariako Musika Bandak urtero bezala San Antonetako kontzertua egingo du gaur, Salbatore Elizan. Eguerdiko 12:30ean hasiko da.

Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean, bost abesti joko dituzte musikariek. Ferrer-Ferranen 1997an sortutako Al Centenario pasodobleak emango dio hasiera emanaldiari. Ondoren, Pablo Sorozabal euskal konpositorearen Katiuska zarzuela ezagunaren txanda izango da. Hirugarren abestia Jose Velez Garciaren Jerusalem prozesio martxa izango da. Laugarren Frank J. Cogollos San Antoniko Udal Musika Bandako zuzendariaren Sea Winds abestia joko dute. Azken pieza Willy Fausten Honky Tonk Ragtime martxa arina izango da. Bestalde, 9:30etatik aurrera diana joko dute kalez kale.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur Musika Bandaren kontzertua elizan