Borrar
2024an emaitza bikainak lortu zituzten getariar gazteek. AMAXKAR
Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbatean

Getaria

Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbatean

Errenterian abiatuko da denboraldia eguerdiko 12:30ean hasiko den estropadarekin

Jueves, 9 de enero 2025, 20:25

Getariako Arraun Elkartea lanean da dagoeneko azpalditik eta bereziki harrobiarekin burubelarri dabiltza etorkizuneko arraunlariak egiten. Horretarako gaztetxoak arraunean ikasi behar dute eta prestaketan egindako dena ondoren uretan lehian erakutsi behar izaten da.

Bihar, larunbata, Errenterian ekingo zaio Gipuzkoako Batel Liga Txapelketari eta GAEk sei ontzi aurkeztuko ditu. Eguerdiko 12:30ean hasten da estropada saioa eta bertan infantil mailako nesken bi batel lehiatuko dira, kadete mailako bana, neskak eta mutilak eta jubenil mailako bi ontzi mutiletan.

IX. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketarekin ekingo zaio denboraldiari eta aurretik beste hamaika jardunaldi izango dituzte. Apirilaren 6an San Juanen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa, bezperan Ligako 12. jardunaldia eta txapelketarako sailkatze estropada lehiatu ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbatean