Getaria
Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbateanGetaria
Gipuzkoako Batel Txapelketari sei ontzirekin ekingo dio GAEk larunbateanGetariako Arraun Elkartea lanean da dagoeneko azpalditik eta bereziki harrobiarekin burubelarri dabiltza etorkizuneko arraunlariak egiten. Horretarako gaztetxoak arraunean ikasi behar dute eta prestaketan egindako dena ondoren uretan lehian erakutsi behar izaten da.
Publicidad
Bihar, larunbata, Errenterian ekingo zaio Gipuzkoako Batel Liga Txapelketari eta GAEk sei ontzi aurkeztuko ditu. Eguerdiko 12:30ean hasten da estropada saioa eta bertan infantil mailako nesken bi batel lehiatuko dira, kadete mailako bana, neskak eta mutilak eta jubenil mailako bi ontzi mutiletan.
IX. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketarekin ekingo zaio denboraldiari eta aurretik beste hamaika jardunaldi izango dituzte. Apirilaren 6an San Juanen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa, bezperan Ligako 12. jardunaldia eta txapelketarako sailkatze estropada lehiatu ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.