Getaria
Goi mailako kirolarientzako dirulaguntzen deialdia prestSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Goi mailako kirolarientzako dirulaguntzen deialdia prestJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 4 de enero 2025, 20:14
Getariako goi mailako kirolarientzako 2024. urteko dirulaguntzen deialdia martxan da. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) ostiralean agertu zen deialdia eta herritar interesatuek hilabete guztia izango dute eskaera bideratzeko.
Dirulaguntza hauen helburu nagusia hauxe da, herriko bikaintasuneko kirolarien jarduera sustatzea, hau da, kirola egiteko eta bikaintasuna lortzeko aukera ematea beren espezialitatean nazioan edo nazioartean nabarmentzeko gai diren kirolariei, baldin eta hasieratik kalitate ona dutela eta kirol-jardueran bereziki aritzen direla egiaztatzen badute.
Oinarri hauen bidez arautzen diren laguntzak ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek eska ditzakete: A- Getarian erroldatuta izatea. B- Gutxienez 18 urteroko adina (urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne). C- Getarian erroldatuta dauden goi-mailako kirolariek (irizpideetan zehaztutako emaitzen arabera).
Dirulaguntzaren zenbateko osoak ezingo du izan, inoiz ere, bera bakarrik edo beste herri-administrazio eta erakunde publiko edo pribatuek emandako dirulaguntzekin batuta, onuradunak egin behar duen jardueraren kostuarena baino handiagoa. Bikaintasuneko kirolarien curriculumaren balioespenean lortutako puntuazioa kalkulatuko da, puntuazio erlazio bat ezarriko da eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera. Kirolari bakoitzak lortutako puntuekin laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.