10 argazkis

Getaria

Harrera beroa egin zion herriak Irati Idiakez txapeldunari

Juan Mari Zubiaurre

Lunes, 17 de marzo 2025, 13:50

Igande eguerdian herriko plazan bildu ziren getariarrak herriko alaba den Irati Idiakez parasnowboardeko Munduko Txapeldunari ongietorri beroa egiteko asmoz. Snowboard taula bana eskutan zeramatela zubia egin zioten kuadrillako lagunek eta Agintariarena dantzatu ondoren lore sortak jaso zituen lagunen eskutik eta Udalarenetik. Mahai batean berak lortutako sariak zeuden eta Iratik herriari Munduko Txapelketan ibilitako dortsala sinatuta oparitu zion.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad