Borrar
Udal ordezkariak, Uxue Alberdi eta ostalariak aurkezpenean. AMAXKAR
Idazleentzako egonaldiak antolatu dira Udala eta ostalarien lankidetzarekin

Getaria

Idazleentzako egonaldiak antolatu dira Udala eta ostalarien lankidetzarekin

Herrian lan egin ahal izango dute doan; urte bakoitzean 3 idazleri eskainiko zaie aukera

Juan Mari Zubiaurre

Getaria.

Viernes, 1 de diciembre 2023, 21:41

Aste honetan aurkeztu dute Idazleentzako Egonaldiak Getarian izeneko egitasmoa liburutegian. Getariako Udalak, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldi hauek antolatu ditu 2024 eta 2025 urteetarako.

Urte bakoitzean 3 idazleri eskainiko zaie sormen-egonaldi bana egiteko aukera. Getariako Udalak herriko apartamentu, hotel eta ostatu-jabeekin lankidetzan aurkezten du deialdi hau, euskal idazleek herrian ostatu hartu eta bertan lan egin ahal izan dezaten.

Hala, herriko turismo-baliabide zenbait idazleen zerbitzura jarriko dira, haiek euren sormenlana kontzentratuta eta distraziorik gabe lan egiteko aukera izan dezaten.

Honakoak dira egitasmoan parte-hartzea erabaki duten ostatuak: Saiaz hotela, Epotx-etxea Landetxea, Katu kale apartamentuak, San Prudentzio hotela eta Getaria apartamentuak. Inork gehiagok interesa izanez gero, parte hartzeko aukerak zabalik jarraitzen dute noski.

2024ko egonaldietarako deialdia da orain zabalduko dena. Sei eguneko egonaldia egingo du idazle bakoitzak, doan, otsailean, martxoan eta azaroan. 2025eko plangintza aurrerago osatu eta jakinaraziko dute.

Nork eska dezake?

Euskal idazleek (literaturgileek, kazetariek, gidoilariek...), euskarazko idatzizko sormen lan bat (fikziozkoa edo ez-fikziozkoa) garatzeko.

Interesa duten idazleek abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea. Udalak egingo dugu aurkeztutako-proiektuen arteko hautaketa eta hautaturiko idazleei 2024ko urtarrilean jakinaraziko die. Une horretatik aurrera, ostalariak jarriko dira harremanetan euren etxean ostatu hartuko duen idazlearekin.

Idazleen betebeharrak

Getarian egonaldia egiten duten idazleek, beren lanaren azken emaitzan, egonaldiari aipamena egingo diete, lanaren parte bat non garatu zuten adieraziz. Idazleak, lana kaleratzean, Getarian aurkezpen bat egitera kon-prometituko dira.

Eskatzaileek ondorengoa aurkeztu beharko dute; 1. Idazleak egonaldian landuko duen proiektuaren azalpena eta lanaren garapen/fasea (txosten laburra: 1-2 orrialde). 2. Eskatzailearen curriculuma. 3. Idazle bakoitzak zein egonaldi interesatzen zaion zehaztu beharko du (eskabide bat baino gehiago egin daiteke, epaimahaiak erabakiko du zein idazleri egokituko zaion egonaldi bakoitza). 4. Eskabideak emailez bidaliko dira kultura@getaria.eus helbidera, mezuaren gaian 'Idazleentzako egonaldiak' jarrita.

Epaimahai bat osatuko da zein sortzaileren proposamena onartuko den erabakitzeko. Segidako lagunek osatuko dute; Uxue Alberdi (idazlea), Ekaitz Esteban (kultura zinegotzia), Imanol Agirre (Garoa liburu-denda) eta Maribi Aranguren (udaleko teknikaria).

Hautaketan kontuan hartuko dira jarraian azaltzen diren puntuak: proiektuaren interesa, bideragarritasuna eta kalitatea; egonaldien erdiak, gutxienez, emakumezko idazleentzat izatea; urteko hiru egonaldietako bat 35 urtetik beherako idazle batentzat izatea (eskatzaileen artean 35 urtetik beherakorik ez balego, adin horretatik gorakoei emango litzaieke).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idazleentzako egonaldiak antolatu dira Udala eta ostalarien lankidetzarekin