
Getaria
Inauterietako kartel lehiaketako irabazleak hautatu dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Inauterietako kartel lehiaketako irabazleak hautatu dituzteJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 22 de febrero 2025, 20:57
Aurten ere Inautreriak iragartzeko kartela egin ahal izateko, Udalak kartel lehiaketa bat antolatu du eta bertara 57 lan aurkeztu dira.
Otsailaren 19an, joan den asteazkenean, goizeko 09:00etan epaimahaia elkartu zen eta lan denak aztertu ondoren erabakia eman zuten.
Honako hauek osatu dute epaimahaia 2025eko Inauteri kartela hautatzerakoan; Joana Mate, Iturzaeta Herri Eskolako ordezkari gisa, Idoia Neves margolaria eta Enkarna Urzaiz, margolaria, pintura tailerreko ordezkari gisa.
Plazaratutako erabakia honakoa da, mailaz maila;
2 eta 5 urte bitartekoen artean garailea Nara Alberdi Lazkano izan da, 5 urte ditu eta HH5eko ikaslea da.
LH1 eta LH3 arteko ikasleen artean irabazi duena June Urresti Txueka suertatu da, 8 urte ditu eta LH3ko ikaslea da.
LH4 et6a LH6ko ikasleen artean berriz lehen saria Garazi Manterola Olaskoaga neskatoarentzat izan da, 11 urte ditu eta LH6ko ikaslea da.
Azkenik helduen mailan irabazlea Edurne Irigoien Loinaz izan da.
Sari banaketa martxoaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, plazan egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.