Dinosaurioen lurretan ibiliko dira bisitariak.

Getaria

Jubilatu eta Pensionisten Elkarteak Errioxara bidaia prestatu du

Otsailaren 12an egingo dute eta izena ostirala baino lehenago eman behar dute interesatuek

Martes, 4 de febrero 2025, 20:24

Datorren asteazkenean, hilak 12, Errioxara bidaia antolatu du Getariako Jubilatu eta Pensionisten Elkarteak. Bidaiariak 08:15ean aterako dira Getariatik, eta 10:30ean egingo dute lehen geldialdia. Bertan, Castejoneko (Nafarroa) bodega bat bisitatuko dute. Goizeko ibilbidea amaitzeko, Igeako Paleontologia Interpretazio Zentroa eta dinosaurio aztarnak bisitatuko dituzte 12:00etatik aurrera. Txoko oso berezia da hau, Errioxan aurki daitekeen leku berezi bat, dinosaurio aztarnak ikusi daitezkelarik. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute Azagrako Hostal Venecian. Menua honela osatuta egongo da: zainzuriak, piperrak, kontsomea, paella, ganbak, arkumea eta tarta. Arratsaldea igaro ondoren, iluntzeko 20:00etan itzuliko dira Getariara.

Publicidad

Izen-ematea ostirala, hilak 7, baino lehen egin behar da; Laboral Kutxan 60 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan. Kontu korronte honetan egin behar da diru sarrera, 192000 9799.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad