Getaria
Keta Babyautok puntu bat bereganatu zuen Mariñoren aurka partida nahasi bateanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Keta Babyautok puntu bat bereganatu zuen Mariñoren aurka partida nahasi bateanJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 28 de enero 2025, 20:42
Pena izan zen larunbat arratsaldean Getariako Ketak garaipena eskuratu ez izana. Mendibeltzen jokatu zuen bigarren aldiz jarraian eta Gorengoen mailako lehen multzoko bigarren itzulia irekitzen zuen partida zegoen jokoan.
Aurrean Mariño, Irungo taldea, getariarrengandik oso urruti ez zegoena, eta aurreko astean etxean garaipena lortu ondoren Martin Alguacilen jokalariak itxaropentsu zeuden beste garaipen bat lortzeko.
Dena den ez ziren gauzak ondo hasi etxekoentzat, zeren partida hasi eta bereahala bisitariek gola egin zuten. Laugarren minutua zen eta gauzak aldapa gora berriz. Zorionez bizkor aldatu zuten egoera eta 9. minutuan David Paz aurrelariak berdinketa ezarri zuen markagailuan.
Lehen zatia amaitu bitartean oraindik hobeto jarri zitzaizkion gauzak Keta Babyautori berriro Paz jokalariak getariarrak jarri baitzituen aurretik, atsedenaldira joateko lau minutu geratzen zirenean. Gauzak oso itxura ona zuen baina 60. minutuan bisitarien gola etorri zen eta hortik aurrera ez zen binakoa mugituko. Puntu bat gehiago da baina agian hirukoa merezi izan zuten.
Altzan jokatu zuten areto futboleko mutilek igande goizean eta gol askoko norgehiagoka izan arren garaipena etxean geratu zen Altza La Terraza talderentzat. 8 eta 4 amaitu zen, Zubizarretak 2 eta Isastik eta Insaustik bana sartu zituzten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.