Las 10 noticias clave de la jornada
Nina Minasyan sopranoa Kursaalena izango da. KURSAAL

Getaria

Kursaalera joateko autobus zerbitzua doakoa Getariatik 'La Traviata' ikustera joateko

Emanaldia otsailaren 4an, asteartea, izango da 19:00etan Donostian eta erreserbak egiteko bihar da azken eguna

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Lunes, 27 de enero 2025

Kursaal Eskura ekimenaren baitan, Verdiren 'La Traviata' ikustera joateko doako autobus zerbitzua antolatu dute eskualderako. Kontzertua hurrengo asteartean, otsailaren 4an, 19:00etan izango da, eta autobusak 17:50ean egingo du geldialdia Getariako autobus geltokian.

Publicidad

Interesdunek izena eman behar dute turismo bulegoan 943 140 957 telefonora deituta, edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita eta horretarako bihar dute azken eguna. Informazio gehiago nahi izanez gero ere turismo bulegoarekin jarri behar dira harremanetan. Ezinbestekoa da gutxienez 15 pertsonako taldea osatzea, eta kopurua ez bada betetzen, bertan behera geratuko da autobus zerbitzua. Kasu horretan sarreren dirua itzuliko da.

Perry Sok zuzenduko du antzeztutako bertsioan egingo den kontzertu hau. Antolatzaileen esanetan, «zinez drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere». Nina Minasyan sopranoak interpretatuko du Violettaren papera. Verdiren obretan espezializatuta dago bera. Alfredoren papera, aldiz, Santiago Ballerinik egingo du. Iñigo Santacana da antzeztutako bertsioaren zuzendaria, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak egingo du musika, eta AGAO abesbatza lirikoak abestuko du XIX. mendeko obra hau.

Kontzerturako sarrerak norberak erosi behar ditu Kurssaleko webgunetik. Sarrerak 70, 56, 45, 36 eta 11 eurotan eskuratu ahal izango dira, kokapenaren arabera. 3 eurotako prezio berezia izango dute 30 urtetik beherakoek eta langabetuek.

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko den 'La Traviata'-ren melodiak denok ezagutzen ditugu eta, zinez, drama bat den arren, baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad