
Getaria
Landutako gai guztiak onartu ziren martxoko ohiko udalbatzarreanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Landutako gai guztiak onartu ziren martxoko ohiko udalbatzarreanJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 29 de marzo 2025, 20:42
Martxoaren 25ean, ohiko udalbatzarrean, herriko armarria eguneratzeko lehen onarpena eman zuen plenoak, EH Bilduren aldeko sei botorekin. EAJ-ko bost hautetsiek aurka bozkatu zuten.
Udalbatzarrean eztabaidatu eta onartu zen proposamenak Rosa Ayerbe Heraldika gaietan adituaren eta Eusko Ikaskuntzako kidearen lana hartzen du oinarri.
Hala, hartutako erabakiarekin, Getariako armarriak forma hispanikoa izango du, eta armarriko elementuak modu orekatuan adieraziko dira, haien irakurgarritasuna eta ikusmen-koherentzia bermatzeko.
Irudiari dagokionean, euskal bale arpoiduna, eskuinera begira, eta uhinak agertuko dira. Armarriaren koloreei dagokienez, berriz, Heraldikan onartutakoak soilik erabiliko dira.
Azkenik, onartutako proposamenean, honela laburbiltzen da azken hilabeteetan egindako lanketatik eratorritako armarria: «Birdiseinuak, beraz, Getariako ondarea laburbiltzen du eta arau heraldikoak betetzen ditu, funtsezko elementu esanguratsuak bakarrik nabarmentzen baititu. Horri esker, armarria bere historiarekin bat dator, eta, aldi berean, heraldikak eskatzen duen sinpletasuna eta argitasuna mantentzen ditu».
Apirilaren 11n epaituko duten Intza Gurrutxaga herrikidearen aldeko elkartasun-adierazpena aztertu zen baita astearteko udalbatzarrean. Gaia eztabaidatu eta bozkatu zen. Getariako Euskal Herrian Euskarazek, Artzape Euskara Elkarteak eta Artzape Euskaltzaleon Plazak aurkeztutako mozioa zen, hain zuzen ere.
Idatzian jasotzen denez, azken boladan euskara eta euskaldunon aurkako hainbat eraso ari dira izaten; hala, oldarraldi-egoera hori salatzeko, Euskal Herrian Euskarazeko Gorka Torrek eta Intza Gurrutxaga getaiarrak 'Justizia euskararentzat' idatzi zuten Baionako Justizia Auzitegiaren horman, eta, ondoren, eraikinaren teilatura igo ziren. Atxilotu eta arratsean aske utzi bazituzten ere, apirilaren 11n epaiketa izango dute.
Getariako euskararen aldeko 3 eragileek mozioa aurketu zuten Udalean, EHEko bi kideei baina, bereziki, Intza Gurrutxaga herrikideari babesa eta elkartasuna adierazteko. Eta horrekin batera EHEk, 'Justizia euskararentzat' lelopean, apirilaren 6an Baionan antolatu duen manifestazio nazionalean parte hartzera animatzeko. Mozioa aurrera atera zen EH Bilduren aldeko 6 botoekin. EAJren hautetsiek aurka bozkatu zuten.
Gaur iritsiko da Getariara Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria. Euskaraldiaren programazioaren barruan eskainiko dute emanaldia Iturzaeta aretoan, 18:30ean hasita. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta geratzen badira leihatilan (3 euro). Laburbiraren aurtengo bilduma 8 film laburrek osatzen dute. Orotara, 97 minutuko film-labur sorta. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, edukiz zein estiloz, eta horietako batzuk zenbait zine jaialditan parte hartu duten edota sarituak izan diren ekoizpenak dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.