

Secciones
Servicios
Destacamos
JUAN MARI ZUBIAURRE
Getaria.
Domingo, 13 de marzo 2022, 00:33
Patxi de la Hoz Uranga getariarrak ostiral arratsaldean aurkeztu zuen Elkano arrantzaleen kofradiako areto berrituan 'Elkanoren Lehorreratzeen 100 Urteak' izena daraman liburua. Duela mende bat egin zen lehen lehorreratzea eta orduan Alfonso XIII eta Victoria Eugenia erregeak Getarian izan zirela gogoratu zuen Patxik bere solasaldian.
Liburua euskara eta gazteleraz idatzita dago eta orain arte izan diren lehorreratze denak jaso ditu, argazki eta anekdota ugarirekin. Duela lau urte Elkanoren papera egin zuen Iñigo Isasti ere bertan izan zen, aurkezpenean, eta baita Manuel Gorostiaga, urte askotan lan hori burutu zuena.
Patxik bere sarreran Elkanoren ibilbidearen berri eman zuen, bere balentria zein nolakoa izan zen nahiz munduan zehar bera askotan azaldu ez mundubira lehen aldiz egin zuen kapitaina bezala.
Lehorreratzearen inguruan datuak ikus daitezke liburu honetan. Mende batean lehorreratzean parte hartu dutenen izenak ateratzen dira, ez denak, zeren aspaldikoak galduta daude baino adibidez bertan parte hartu duten emakume guztiena jasota dago, lehorreratzearen bigarren zatian munduko kontinenteak ordezkatzen dituzten emakumeak.
Patxik azaldu zuenez, lehorreratzea ez da bakarrik bertan parte zuzena hartzen dutenen zerbait, herri osoa egon da beti ikuskizun honen atzean eta denei zuzendua dago liburua. Babesle batzuk izan ditu liburua argitaratu ahal izateko (Kaia eta Elkano jatetxeak, Viveros San Anton eta Elkano Kofradia). Hauei esker liburua doan banatu zuen bertaratu zirenen artean, asko liburuan aterako direnak izanik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.