Getaria
Maiatza bitarteko egitarauaren berri eman du Artzape Euskaltzaleon PlazakSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Maiatza bitarteko egitarauaren berri eman du Artzape Euskaltzaleon PlazakGetarian, talde euskaltzale iraunkor baten beharra zegoela iritzita, eratu berri da Artzape Euskaltzaleon Plaza. Egungo euskararen egoerarekin kezkatuta eta horretan eragiteko nahiarekin, herriko hainbat euskaltzaleren egitasmoa izan da. Euren hitzetan, «euskalduntasunetik haratago, euskaltzale kontzientzia piztu nahi dugu».
Taldekideen aburuz, bi helburu nagusi dituzte: «Batetik, herrian ... kontzientzia euskaltzalea sustatzea, euskaldun izatetik euskaltzale izateko jauzia sustatzea. Bestetik, oinarrian euskarazko hitza duten kultur proposamenak programatzea eta herritarren parte hartzea bultzatzea».
Hala bada, dagoeneko, prest dute urtarrila eta maiatza bitarteko programazioa. Egitarauaren muina da ekintza kulturalak eta herrikideen arteko sozializazioa integratzea. Hain justu, bi hilean behin, ekintza kultural bat izango da eta horiekin txandakatuz, Tabernako tertuliak dinamika. Azken horren bitartez, «presentzia handiko eta oso hurbileko» gaiak jarri nahi dituzte mahai gainean, «egungo gizartean sozializazio esparru nagusi diren tabernetan, euskaratik eta euskaraz». Tertulien abiaburua, gaian aditua edo aritua den pertsona baten testuinguraketa izango da, horrek emango dio, gero, eztabaidari bide.
Zehazki, ondokoa da maiatza bitarteko egitaraua: Urtarrilaren 22an, Giroa Tabernan egin zen 'Euskaldun ala euskaltzale?' izenburua zeraman saioa, Imanol Epelderekin. Otsailak 23, 18:30ean, Zarautz Jauregian, Kepa Errastiren bakarrizketa. Artista: Kepa Errasti. Martxoak 26, 18:30ean (lekua zehazteke): 'Kuadrilla: babes ala zama?'. Hizlaria: Irati Zubia. Apirilak 6, 18:30, Iturzaeta Aretoa: 'Hitz esana'. Artista: Mejillon Tigre Kolektiboa (Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia). Maiatzak 14, 18:30, Itxaspe Taberna: 'Bakardadea elkarrekin pentsatzen'. Hizlaria: Marta Garcia.
Ekitaldi kulturaletarako sarrerak laster jarriko dira salgai eta bonoaren aukera ere izango dela aurreratu dute.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.