Artzape Euskalzaleon Plaza taldeko kideak ekimenekin. AMAXKAR

Getaria

Maiatza bitarteko egitarauaren berri eman du Artzape Euskaltzaleon Plazak

Egungo euskararen egoerarekin kezkatuta eta horretan eragiteko nahiarekin

Jueves, 23 de enero 2025, 19:59

Getarian, talde euskaltzale iraunkor baten beharra zegoela iritzita, eratu berri da Artzape Euskaltzaleon Plaza. Egungo euskararen egoerarekin kezkatuta eta horretan eragiteko nahiarekin, herriko hainbat euskaltzaleren egitasmoa izan da. Euren hitzetan, «euskalduntasunetik haratago, euskaltzale kontzientzia piztu nahi dugu».

Publicidad

Taldekideen aburuz, bi helburu nagusi dituzte: «Batetik, herrian ... kontzientzia euskaltzalea sustatzea, euskaldun izatetik euskaltzale izateko jauzia sustatzea. Bestetik, oinarrian euskarazko hitza duten kultur proposamenak programatzea eta herritarren parte hartzea bultzatzea».

Hala bada, dagoeneko, prest dute urtarrila eta maiatza bitarteko programazioa. Egitarauaren muina da ekintza kulturalak eta herrikideen arteko sozializazioa integratzea. Hain justu, bi hilean behin, ekintza kultural bat izango da eta horiekin txandakatuz, Tabernako tertuliak dinamika. Azken horren bitartez, «presentzia handiko eta oso hurbileko» gaiak jarri nahi dituzte mahai gainean, «egungo gizartean sozializazio esparru nagusi diren tabernetan, euskaratik eta euskaraz». Tertulien abiaburua, gaian aditua edo aritua den pertsona baten testuinguraketa izango da, horrek emango dio, gero, eztabaidari bide.

Zehazki, ondokoa da maiatza bitarteko egitaraua: Urtarrilaren 22an, Giroa Tabernan egin zen 'Euskaldun ala euskaltzale?' izenburua zeraman saioa, Imanol Epelderekin. Otsailak 23, 18:30ean, Zarautz Jauregian, Kepa Errastiren bakarrizketa. Artista: Kepa Errasti. Martxoak 26, 18:30ean (lekua zehazteke): 'Kuadrilla: babes ala zama?'. Hizlaria: Irati Zubia. Apirilak 6, 18:30, Iturzaeta Aretoa: 'Hitz esana'. Artista: Mejillon Tigre Kolektiboa (Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia). Maiatzak 14, 18:30, Itxaspe Taberna: 'Bakardadea elkarrekin pentsatzen'. Hizlaria: Marta Garcia.

Publicidad

Ekitaldi kulturaletarako sarrerak laster jarriko dira salgai eta bonoaren aukera ere izango dela aurreratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad