Las 10 noticias clave de la jornada
2024ko uzta berriarekin topa egiteko moduan dira zaleak. AMAXKAR

Getaria

Ostiraleko Txakolin Egunean 2024ko uzta berria dastatzeko aukera izango da

Herri ospakizuna eguerdiko 12:30ean hasiko da Egaña eta Lizaso bertsolarien pregoia amaitzean

Lunes, 13 de enero 2025

Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, Getariako Txakolinaren 2024ko uzta berria aurkeztuko du Jatorrizko Deiturak Balenciaga Museoan egingo duen ekitaldi pribatu txiki batean. Bertan, inskribatutako upategiek, administrazioetako ordezkariek eta sektorearekin zerikusia duten hainbat gonbidatuk parte hartuko dute.

Publicidad

Herri ospakizuna ondoren izango da, 12:30etik aurrera Getariako frontoian. Bertan, inskribatutako 24 upategietako txakolinak dastatu ahal izango dira, eta Getariako San Anton jaietan ohikoa den giroaz gozatzeko aukera ederra. Xebas Lizaso eta Andoni Egaña izango dira pregoiaren arduradunak eta saioa amaitu bezain laster ekingo zaio dastaketari.

Kopa sei eurotan eskuratu ahal izango da eta berarekin bost txakoli edateko txartelak banatuko dira.

Mahasti Jaun

Urtero egin ohi den bezala, Txakolin Egunaren barne Jatorrizko Deiturak Mahasti Jaun izendapena emango du. Aurten, ohore hau Kofradia Itsas Etxeak jasoko du.

Kofradia Itsas Etxea OPEGItik (Gipuzkoako Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkartea) sortu zen, Euskadiko artisau-arrantza sustatzeko proiektu gisa, funtsezko bi helbururekin.

Alde batetik, baxurako arrantzaren sektorean belaunaldi-aldaketa sustatzea, gazteei lanaukera gisa aurkeztea, lanbide moderno, grinatsu eta jasangarri bezala.

Bestalde, sektoreari eta gure arrainei loturiko guztiari balioa ematea, kontsumoa bultzatzeko, informazio hau emanez: arrantzatzen dena, sasoiak, arrantza- aparailuak, arrainak kontserbatzea eta kontsumitzea, eta nutrizio-onurak.

Publicidad

2020an Kofradia Itsas Etxea ireki zenetik arrantzaleen kofradia zaharrean, Donostiako portuko Portaavionesen, Getariako Txakolina Jatorri Deiturak Kofradiarekin egiten du lan, sasoiko arrainarekin eta Getariako Txakolinarekin uztarketak eginez, bikain uztartzen diren bi produktu.

Urtero lankidetza-hitzarmen bat sinatzen dute bi alderdien artean, gure produktuak sustatzeko eta balioa emateko: baxurako arrantza eta Getariako txakolina.

Era berean, Getariako Txakolinarekin Mutrikuko Berdel Egunera, Getariako Antxua Egunera eta Hondarribiko Hegaluze Egunera joaten dira.

Publicidad

Uztartzeen bidez bertako produktua eta kasu honetan Getariako Txakolina zabaltzen laguntzeagatik, 2025 Mahasti Jaun izandatzen da Kofradia Itsas Etxea

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad