Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Getaria

Salgai daude igandeko San Antonetako bertso-jaialdirako sarrerak

J.M. ZUBIAURRE

getaria.

Miércoles, 15 de enero 2025, 19:56

Datorren igandean, urtarrilaren 19an, bertso-jaialdia izango da Cristobal Balenciaga Museoan. San Antonetako egitarauaren baitan urtero egin ohi den saioa izango da.

Aurtengoan, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Aner Peritz eta Libe Goenaga getariarra arituko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Ezenarro herrikidea izango da. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrerak jada eros daitezke 10 euro ordainduta turismo bulegoan. Egunean bertan ere museoan eskuratu ahalko dira beti ere aurrez eserleku guztiak betetzen ez badira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salgai daude igandeko San Antonetako bertso-jaialdirako sarrerak