Getaria
San Antonak, hitzaldiak, musika... urte hasierako egitarauanSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
San Antonak, hitzaldiak, musika... urte hasierako egitarauanGabon jaiak amaitu eta dagoeneko egunerokotasunera itzuli beharra dago baina hau arinago izan dezagun, Udalak ondorengo asteetarako prestatu duen egitaraua kaleratu du.
Hasteko, ostegunean, urtarrilak 9, antzerki inprobisatuko ikastaro baten ate irekiak egingo da, Gure Txeru elkartean eta Egoitz Aizpuru aktore eta irakaslearen eskutik. Interesatuek arratsaldeko 19:00etatik 21:00era izango dute aukera ikastaroaren berri jasotzeko.
Ostiralean, urtarrilak 10, Eskuz Binakako Pilota txapelketaren jardunaldi bat Sahatsagan lehiatuko da, 20:45ean hasita. Bi norgehiagoka, Zabala-Eskuza pilotariak Egiguren-Bikuñaren aurka arituko dira lehenengoan eta bigarrenean Ezkurdia eta Rezustak osatutako bikotea P. Etxeberriaren eta Martijaren kontra lehiatuko da. Sarrerak Turismo Bulegoan edo www. entradasfronton.com orrialdean eskuratu daitezke.
Urtarrilak 14, asteartean, ipuin txoko marrazkilaria liburutegian 17:00etan, ELE-Eleanitzak al gara Getarian? galderari erantzuna bilatzeko. HIlaren 16an, ostegunean, San Anton bezpera ospatzeko 17:00etan plazan, txokolate beroa, Ekain Txou eta buruhandiak.
Urtarrilak 17, San Anton eguna da Getarian. 09:00etan, diana Gazte Alaiak txistulariekin; ondoren Kimikarin Tailerra (10:00etatik aurrera), eguerdiko 12:30ean txakolin uzta berriaren dastaketa eta arratsaldeko 18:00etan herri kirolak. Jarraian txarangak alaituko ditu kaleak eta gauen DJ festa.
Urtarrilak 18, larunbata, San Anton bigarrena, gazte eguna (GRAKA eta Getaiko Gazte Asanbladaren eskutik). 14:30ean hasita herri bazkaria eta ondoren, heriotzaren karro txaranga. Gaueko 21:00etan, kontzertuak; GZR, Benitze, Skaperen tributo bat eta DJak.
Urtarrilak 19 igandea, Getariako Musika Bandaren kontzertua izango da eguerdiko 12:30ean Salbatore Elizan. Aurrez, goizeko 09:00etatik aurrera diana bandaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan, Cristobal Balenciaga Museoan bertso saioa antolatu da. Bertan kantuan arituko dira Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Libe Goenaga, Ane Labaka, Aner Peritz eta Oihana Iguaran bertsolariak eta gai-jartzaile izango dute Ane Ezenarro.
Urtarrilak 20-21 asteburuan, Saguzulo irakurle taldearen saioa, 17:00etan liburutegian Lur Gallastegirekin eta bere 'Limoiondoaren loreak' liburua aztertuz.
Urtarrilak 23an, osteguna, hitzaldi bat izango da Zarautz Jauregian arratsaldeko 18:00etan. Gaia, 'Aurretiazko borondateak'.
Urtarrilak 29, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean eta Zarautz Jauregian, beste hitzaldi bat. Oraingo honetan gai hau jorratuko da, 'Getariako armarria: Nondik gatoz, nora goaz'.
Azkenik, urtarrileko egitaraua ixteko, 30ean, osteguna, Katukale irakurle taldearen saioa Beatrice Salvioniren 'Barregaizto' liburua mintzagai, arratsaldeko 18:30ean liburutegian.
Ondoren etorriko da otsaileko egitaraua beste haibat ekitaldi interesgarrirekin baina lehenik gozatu urteko lehen hilabete honetarako prestatu dutenarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.