Getaria
Santa Ageda ospatuko dute herriko eragile ezberdinak egun hauetanGetaria
Santa Ageda ospatuko dute herriko eragile ezberdinak egun hauetanAsteazken honetan, otsailak 5, Santa Ageda eguna ospatuko da eta Getariako eragile ezberdinak kantuan izango ditugu herrian ohitura zaharra jarraituz. Horrela astearte honetan Santa Ageda bezpera dugunez, Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak izango dira Santa Eskean ibiliko direnak.
Publicidad
Sahatsaga goiko etxeetan hasiko dute ibilbidea, ... eta Eguneko Zentrotik pasa ostean, plazan bukatzeko asmoa dute. 15:00ak aldera hasi eta ordubete inguru irautea aurreikusten dute. Urteroko moduan, Santa Ageda Eguneko kantu eta koplak abestuko dituzte makila bana eskuetan.
Getariako Bertso-Eskolako kideak larunbatean, hilaren 8an, aterako dira baserriz baserri kantuan. Goizeko 09:00etan plazan elkartu eta bertatik ekingo diete ibilbideari, eta oinez arituko dira Akerregi, San Prundentzio eta Askizun barrena. Askizun bazkalduko dute, eta arratsaldean kotxez egingo dute Meagako eta Eitzagako bidea. Iluntzean itzuliko dira herrigunera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.