Borrar
Kanpaina egiteko erabili duten kartela. UKUE
STOP publizitatea-ren kanpainari amaiera eman dio Udal Elkarteak

Getaria

STOP publizitatea-ren kanpainari amaiera eman dio Udal Elkarteak

Doako publizitateak sorturiko hondakinak gutxitzeko asmoarekin

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 24 de enero 2025, 20:03

Urola Kostako Udal Elkarteak doako publizitateak sorturiko hondakinak gutxitzeko kanpainari amaiera eman berri dio. Kanpaina honen helburua, eskualdean publizitateak eta doako prentsa banatzeak sortzen dituen paper hondakinak murriztea izan da.

Horretarako, Udal Elkarteak eskualdeko herritarren postontzietan eta establezimendu komertzialetan banatzeko materialak diseinatu ditu, eskuorri informatibo bat eta postontzietan kokatzeko itsaskor bat, hain zuzen ere.

Material hauen bitartez, doako prentsa eta publizitatea jaso nahi ez duen pertsona orok, beraien postontzietan 'Publizitatea? Ez, eskerrik asko' edukia duen binilo bat itsasteko aukera izango du, doako publizitatea jaso nahi ez duela adierazteko.

Diseinatu diren material hauen banaketa urtarrilaren 27ko astean egingo da eskualdeko etxebizitza eta komertzioetan. Horrekin, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean jasotzen den doako prentsa eta publizitatea murriztea espero du, eta ondorioz, honek sortutako hondakin kopurua txikitzea. Kanpainari buruzko informazio gehiago lortzeko, telefonora deitu 943 89 08 08 edo helbide elektronikora idatzi hondakinak@urolakosta.eus.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco STOP publizitatea-ren kanpainari amaiera eman dio Udal Elkarteak