Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
AMAXKAR
Txakolina eta festa San Anton Egunean

Getaria

Txakolina eta festa San Anton Egunean

Viernes, 17 de enero 2025, 20:11

Goizean goiz nabaria zen festa giroa Gazte Alaiaken doinuekin. San Anton eguna zen atzokoan Getarian eta giro paregabea, hotza baina eguzkitsua. Balenciaga Museoan Mahasti Jaun izendatu zuten Kodradia Itsas Etxea eta Miren Garmendiak eta Norberto Emezabalek jaso zuten oroigarria. Aurreskua amaitzean topa egin eta festa herriko plazara pasa zen. Bitartean, goizean, haurrek Sahatsagan kimika ikasi zuten jokoen bitartez eta irudi bitxiak ikusi zituzten bertaratu ziren gurasoek. Eguerdian Egaña eta Lizasok ongietorria eman eta denak, ehunka lagun, txakolin uzta berria dasta-tzera joan ziren, 24 upategik ekarritako edari berria ezagutzeko asmoz. Tamalez aurtengoan, aurreko urtean baino %10 txikiagoa izan da ekoizpena, 2.500.000 litro. Dena den kalitate onekoa dela diote adituek eta denentzat helduko dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txakolina eta festa San Anton Egunean