Borrar
Udaltzain laguntzaile izateko aukera berria. AMAXKAR
Udaleko udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki da

Getaria

Udaleko udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki da

Interesatuek izena eman ahal dute dagoeneko, besteak beste Udaleko erregistroan edota posta bulegoan

Miércoles, 15 de enero 2025, 19:56

Getariako aparkalekuen ordenantza 2021koa da. Orain dela hilabete gutxi hainbat aldaketa egin zitzaizkion eta horietako batek eragina zuen aparkalekuen kudeaketa aurrera eramateko epeetan.

Kudeaketa hori egokia izateko Udaltzain laguntzaileak kontratatzen ditu Udalak. Horiek bete eta lan-poltsa osatzeko Getariako Udalak hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak onartu zituen 2024ko azaro bukaerako Udalbatzarrean.

Interesatuek izena eman ahalko dute oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (joan den asteartean, urtarrilak 14) eta hortik aurrera 10 egun balioduneko epearen barruan. Eskaera orriak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusten diren lekuetan. Batetik, Getariako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipa tzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.

Posta bulegoetan eure aurkeztu daitezke. Eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela. Azkenik, Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan; erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan; nahiz iIndarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan ere aurkez daitezke.

Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, getaria.eus webgunean aurki daitezkeen baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleko udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki da