Getaria
Udaleko udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki daGetaria
Udaleko udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki daGetariako aparkalekuen ordenantza 2021koa da. Orain dela hilabete gutxi hainbat aldaketa egin zitzaizkion eta horietako batek eragina zuen aparkalekuen kudeaketa aurrera eramateko epeetan.
Publicidad
Kudeaketa hori egokia izateko Udaltzain laguntzaileak kontratatzen ditu Udalak. Horiek bete eta lan-poltsa osatzeko Getariako Udalak hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak onartu zituen 2024ko azaro bukaerako Udalbatzarrean.
Interesatuek izena eman ahalko dute oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (joan den asteartean, urtarrilak 14) eta hortik aurrera 10 egun balioduneko epearen barruan. Eskaera orriak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusten diren lekuetan. Batetik, Getariako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipa tzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.
Posta bulegoetan eure aurkeztu daitezke. Eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela. Azkenik, Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan; erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan; nahiz iIndarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan ere aurkez daitezke.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, getaria.eus webgunean aurki daitezkeen baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.