Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ulpiano aretoa ikasgela izateko egokituko da. AMAXKAR
Ulpiano Etxean ikasgela eraikitzeko obrak martxan dira

Getaria

Ulpiano Etxean ikasgela eraikitzeko obrak martxan dira

Gaur egungo ikasgelak toki gehiago behar zuela ikusten zen eta horrek bultzatu du egokipena

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Martes, 11 de febrero 2025, 20:22

Gaur eguneko ikasgelak leku berria behar zuela jakinekoa zen. Kultur etxean dauden zerbitzu batzuk sortzen dituzten baldintzak ez ziren bateragarriak eta egoera honen aurrean Udalak ikasgelaren zerbitzua beste lekuren batean kokatzeko ardura hartu zuen.

Zarautz jauregian erabilpen anitzetarako areto berria martxan jarrita Ulpiano aretoak ikasgela funtzioa bete zezakeela pentsatu zen. Leku lasaian kokatuta dagoen aretoa da, bertan dauden bestelako zerbitzuek ez die eragiten, argitasuna du etab.

Udaleko teknikoek aukera desberdinak aztertu dituzte eta Ulpiano aretoa Ulpiano ikasgela bihurtzeko proposamen teknikoa egin. Zati bat biltegi bezala erabiltzeko egokituko da eta gainontzekoa ikasgela izateko. Bertan hainbat esku-hartze egingo ditu Udalak. Hala nola, zorua egokitu, altzariak erosi, sartu-irten sistema elektronikoa jarri, elektrizitate lanak... Obra honen kostua 23.213,96 eurokoa izatea aurreikusten da.

Esku-hartzeak otsailean zehar egitea aurreikusten da. Ireki eta erabiltzeko prest dagoenean bere berri emango zaie gaur egungo erabiltzaileei eta gainontzeko herritarrei ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ulpiano Etxean ikasgela eraikitzeko obrak martxan dira