![Urola Kostak enplegua bultzatu du Enplegu Mahaiaren lehen saioarekin](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2025/01/30/101901634--1200x840.jpg)
Getaria
Urola Kostak enplegua bultzatu du Enplegu Mahaiaren lehen saioarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Urola Kostak enplegua bultzatu du Enplegu Mahaiaren lehen saioarekinJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 29 de enero 2025, 20:40
Joan den astean Enplegu Mahaiaren lehen saioa egin zen Urola Kostan, eta eskualdeko 23 eragilek parte hartu zuten. Ekimen honen helburua da lankidetza, ideien sorrera eta eskualdeko enplegua hobetzen lagunduko duten proiektuak abian jartzea.
Enplegu Mahaia elkarrizketarako eta elkar lanerako gune gisa sortu da, eta enpresa bultzatzaileek, sektore ekonomiko desberdinetako ordezkariek, hezkuntza-erakundeek, tokiko elkarteek eta gizarte-eragileek parte hartzen dute.
Lehen saio horretan, Enplegu Plana 2024-2027 aurkeztu zen. Lau ardatz nagusitan egituratutako proiektu anbiziotsua: 1. Enplegua lortzeko eta mantentzeko baldintzak hobetzea. 2. Tokiko enpresa sarea indartzea, talentua erakartzeko eta atxikitzeko. 3. Ekintzailetza bultzatzea eragin-sektoreetan. 4. Eskualdeko baliabide endogenoetan oinarritutako enplegu-nitxoak sortzea.
Guztira, 2024ean zehar, eragile anitzen bitartez egindako partaidetza prozesutik eratorritako planak, 14 ildo estrategiko eta 42 ekintza zehatz aurreikusten ditu ezarritako helburuak lortzeko. Ahalegin horiek berdintasuna, aniztasuna eta enpleguaren kalitatea lehenesten dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.