Las 10 noticias clave de la jornada
Joan den astean egin zen lehen bilera. UKUE

Getaria

Urola Kostak enplegua bultzatu du Enplegu Mahaiaren lehen saioarekin

Eskualdeko 23 eragilek parte hartu zuten joan den astean buruturiko bileran

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:40

Joan den astean Enplegu Mahaiaren lehen saioa egin zen Urola Kostan, eta eskualdeko 23 eragilek parte hartu zuten. Ekimen honen helburua da lankidetza, ideien sorrera eta eskualdeko enplegua hobetzen lagunduko duten proiektuak abian jartzea.

Publicidad

Enplegu Mahaia elkarrizketarako eta elkar lanerako gune gisa sortu da, eta enpresa bultzatzaileek, sektore ekonomiko desberdinetako ordezkariek, hezkuntza-erakundeek, tokiko elkarteek eta gizarte-eragileek parte hartzen dute.

Lehen saio horretan, Enplegu Plana 2024-2027 aurkeztu zen. Lau ardatz nagusitan egituratutako proiektu anbiziotsua: 1. Enplegua lortzeko eta mantentzeko baldintzak hobetzea. 2. Tokiko enpresa sarea indartzea, talentua erakartzeko eta atxikitzeko. 3. Ekintzailetza bultzatzea eragin-sektoreetan. 4. Eskualdeko baliabide endogenoetan oinarritutako enplegu-nitxoak sortzea.

Guztira, 2024ean zehar, eragile anitzen bitartez egindako partaidetza prozesutik eratorritako planak, 14 ildo estrategiko eta 42 ekintza zehatz aurreikusten ditu ezarritako helburuak lortzeko. Ahalegin horiek berdintasuna, aniztasuna eta enpleguaren kalitatea lehenesten dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad