Domingo, 28 de julio 2024, 00:06
A
zaroa zen. 1926 urtea. Beizamako baserri batean Bibiana Okariz eta Maria Odriozola, ama alabak, hil zituzten. Argitu gabeko gertakari hura 'Korosagasti' filman ezagutarazi zuen Asier Sustaeta zuzendari azpeitiarrak duela lau urte. Askok eta askok orduan kokatu zuten Beizama mapan.
Beizamako udalerrian, Agina eta Aginagatxo baserrietatik gora joanda, 770 metroko altueran, pagoen eta pinudien artean, dago Gipuzkoaren erdigune geografikoa. Oso jende gutxik ezagutzen du kokaleku zehatza. Bitxikeria hori eraman zuten iaz argazki liburu batera Fernando Hualde eta Joseba Urretabizkaia egileek.
Interneten Beizama ipiniz gero, beraz, ez da wikipediako azalpentxoa bakarrik azalduko. Tolosa eta Azpeitia arteko bide estuan barneratuz, baso eta baserri artean, behe-lainoarekin askotan, ageri da Beizama, harro. Baserriei, ohiturei, eutsi dio herriak eta bertaratzen denak Euskal Herriaren esentzia aurkituko du bertan. Bestela, galde dezaiotela Igone Arruti Olazabal beizamarrari. 49 urterekin, Donostian ere bizi izandakoa da «ikasle garaian» baina «ez nuke aldatuko herri txikian dudan bizimodua», dio. Etxeko atarira irten eta «natura arnasteak» betetzen du Igone. «nik beti ezagutu izan dut hau eta kanpoan bizi izan naizenean, faltan bota dut».
Baserri mundua gutxitzen ari da eta horri eusteko modua topatu du Igonek. «balorean jarri behar dugu baserria, hau hiltzen lagaz gero, gure kulturaren zati bat badoa». Urki baserrian jaioa, gaur egun senarra duenarekin, Luisja Oregirekin, Urki-zahar berritu zuten eta sekulako apustua egin ere: txakolin ekologia ekoizten dute, non eta Beizaman. Urki-zahar txakolin ekologia mundu osora ezagutaraztera eman dute. txikia izanagatik handitzen ari da eta horren aitzakian, asko dira Beizama ezagutu dutenak. Horri eta bertako aterpetxeari esker.
1993an, apaiz etxea berritu eta aterpetxea egin zuten Beizaman. natur eskola sortu zuten bertan. «Guk ikastetxeekin eta egiten genuen gehiago lan baina orain munduko edozein lekutik etortzen dira, 'campo base' bezala, dago».
Badu ordea, arantzatxo bat Igonek: haur-eskola. Urte askoan Beizamako haur eskolan lan egin ostean, hau itxi zenean «haur faltagatik», Albizturren jarraitu zuen beharrean. «Herri txikietan haur eskola eta eskola edukitzaea lehentasuna izan behar luke. Gure etorkizuna dira».
Etorkizun horretan badu ikaragarrizko poza ere, Beizaman duten lagunartea. «Jende asko, gazteak, etorri dira azken urteotan bizitzera Beizamara eta giro polita daukagu. Ostiralero elkartzen gara herriko ostatuan eta herri bizia bihurtu da. Kanpotik etorri den jendea onartua sentitu da eta harreman polita lortu dugu. Ez ni hemengoa izateagatik gehiago naiz ez eta beraiek kanpotik etortzeagatik gutxiago dira. Denok apustu berdina egin dugu, hemen bizitzekoa».
Beraz, topa herri txikiengatik! Nola ez, txakolinarekin!
- – Nolakoa da Beizama?
– Gipuzkoako erdigunea da Beizama, mendiz eta naturaz inguratutako 'irla' bat. Hiri eta herri handietatik oso gertu eta era berean, urrun.
- – Zer da gehien gustatzen zaizuna?
– Denetik gertu eta urruti bizitze horrek aukera ematen digu herri txikietako bizimodua bizitzeko eta era berean, hiria ezagutzeko baina egunero lasaitasunera bueltatuz.
- - Zer gustatzen zaizu gutxien zure herritik?
– Zerbait esatekotan, eskola bat falta da eta umeak.
- – Herriko txokoren bat aurkeratu behar bazenu...
– Txoko denak ditu politak, oso leku baketsua da.
(88tik 25.ena)
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.