Secciones
Servicios
Destacamos
Maputxeen hizkuntza biziberritzeko ahaleginari buruz dokumentala eskainiko da gaur arratsaldean eta ondoren solasaldia izango da. Garabide elkarteak eta Udalak antolatu dute saioa elkarlanean aurten berritu duten hitzarmenaren baitan. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Salatxo aretoan, doako sarrerarekin.
Saioari hasiera emateko 'Mai da bai (eta ezetzik ez dago)' izeneko dokumental laburra proiektatuko da eta, ondoren, maputxe komunitateko Sergio Marinao hizkuntza aktibistak eta Garabideko kide Maiteder Sasietak solasaldia egingo dute bertaratzen direnekin, mapuzugun hizkuntza biziberritzeko komunitate maputxea egiten ari den lanari buruz. Adierazi, maputxeak Txile eta Argentinaren erdi-hegoaldean bizi den etnia bat dela.
Garabide Elkartea kooperazio era berria egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da: lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultza- tzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta. Orioko Udalak urteak daramatza Garabideren jarduna babesten eta aurten berritu dute elkarren arteko hitzarmena beste bi urterako.
Garabide elkarteak bi urtetik behin antolatzen du bere formazio-proiektu nagusia: Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak izeneko Aditu Ikastaroa, hau da, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzeko formazioa.
Aurten irailaren 24tik abenduaren 16ra hamabi hizkuntza gutxitutako aktibista diren hogei indigena daude Euskal Herrian, bai unibertsitatean klaseak jasotzen, bai euskalgintzako eragileengana bisita didaktikoak egiten eta baita herriz herriko biran ere. Bira horren barruan kokatu behar da Orioko gaurko saioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.