Aia
Meza nagusia, edadetuentzat bazkaria, herri kirolak, Anje Duhalde, Tapia eta Leturia...Aia
Meza nagusia, edadetuentzat bazkaria, herri kirolak, Anje Duhalde, Tapia eta Leturia...Aiako jaiak azken egunera iritxi dira. Eguraldia lagun eta jendetzarekin ekitaldi gehienetan, aurreko egun hauetan ikusten ari garen bezala. Esan bezala, gaurko San Lorentzo egunak jarriko dio emaiera aurtengoari. Hasteko, goizeko 07.00etan diana herriko kaleetan zehar eta jarraian gaupaseroen argazkia aterako da. Goizeko 11:00etan, meza nagusia izango da San Esteban parrokian eta eguerdiko 12:00etan, pilota partiduak. Lehen partidua emakumeen artekoa izango da: Larrarte- Erasun / Arrillaga- Mendizabal artekoa eta ondoren gizonezkoak: Victor- Albeniz / Orbegozo- Oliden. Ondoren, herriko edadetuei eskeinitako bazkaria.
Publicidad
Arratsaldeko egitarauari dagokionez, 17:30tan herri kirol jaialdia hasiko da, Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketarekin, IV. '4 Arroa' harrijasotze finala. Jarraian, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik herriko kaleetan zehar.
Arratsaldeko 20:30tan, Anje Duhalderen emanaldia hasiko da eta gau partean, 23:30etatik aurrera, Tapia eta Leturia Band eta Kilimak. Gauerdiko 01:00tako traka zaratatsuak emango dio festei amaiera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.