Abraham Olano, Mikel Mujikari elastikoa jartzen. DV

Mikel Mujikak bere maisutasuna erakutsi zuen Gervais memorialean

El Diario Vasco

AIZARNAZABAL.

Jueves, 16 de junio 2022, 23:30

Iaz bigarren geratu bazen ere Enekoitz Azparrenen atzetik, aurtengoan bere maisutasuna erakutsi du errepidean eta Telcom taldeko Mikel Mujika (1998) legazpiarra izan da garaile Gervais memorialean 21 kilometro erlojupean osatu ondoren 26:39 denborarekin; 41 segundutara helmugaratu zen Caja Ruraleko Haimar Etxeberria eta hirugarren postuan, Laboral kutxako Aitor Agirre minutu batera.

Publicidad

Elite eta sub 23 emakumeetan, Laboral kutxako Xubane Garai helmugaratu zen lehena 22:45eko denborarekin; ondoren Bolintxo Ok. taldeko Eneritz Urrutia eta Zatikako Naya Mangas. Junior mutiletan, 14,5 kilometro osatu ondoren, Laguntasuna taldeko Beñat Garayar, 20:20 denborarekin izan zen garaile, 9 segundutara Laboral kutxako Eneko Ortega eta hirugarren, Atracciones Sanzeko Iker Zabaleta 10 segundutara. Junior nesketan, ibilbide berdina eginez, Zatikako Arene Perez izan zen lehena, 23:57 denborarekin eta bigarren, 8 segundutara talde bereko Naroa Olano; Bolintxoko taldeko Itsaso Plaza izan zen hirugarrena 37 segundutara.

Aurten, berrikuntza bezala, txirrindularitza adaptatuak bere tokia izan du eta Tolosa C.F. taldeko Ander Albisu sailkatu zen lehen postuan 22:18 denborarekin; ondoren, Zuzenak C.D.ko Guillermo Prieto 19 segundutara eta hirugarren sailkatua, herriko Aitor Oleaga izan zen, Saiatu F.C.D taldekoa.

Eguraldi bikaina izan genuen eta jendea iguruetatik erruz etorri zen, norberak taldekide, lagun eta ezagunak animatzeko asmoz.

Musika emanaldia, gaur

Gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Alaitsu musika eta dantza eskolako trikiti eta panderoko ikasleen ikasturte amaierako emanaldia izango da eskola azpian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad