Borrar
Aurkezpena. Jose Angel Zaldua, Ibon Huegun eta Jon Salsamendi atzo eguerdiko aurkezpenean. DV
Nazioarteko Orioko estropadak  50. urteurrena betetzen du bihar

Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar

Hau dela eta, maila handiko proba antolatu da, bai mutiletan zein emakumeetan, bihar bertan, arratsaldeko 19:00tan hasita

DV

ORIO.

Viernes, 4 de mayo 2018, 00:44

Orioko Nazioarteko Estropadaren 17. edizioa izango da jokoan bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gainera, biharkoa urteurren borobila izango da, 50 urte betetzen baitira herrian lehenbiziko aldiz Nazioarteko Estropadak antolatu zirenetik (1968an izen zen hori). Horrek garbi erakusten du aulki mugikorrak ere tradizio luze eta oparoa duela Orion.

Eta urteurrena ospatzeko, lehen mailako 10 untzi izango dira uretan. Euskal Herriko bi arraun elkartek parte hartuko dute: Oriokoa eta Hondarribikoa; eta, horiekin batera, kanpoko beste hiru elkarte ere izango dira: Frantziako txapelduna Grenobleko Aviron Grenoblois; Espainiako egungo txapelduna den Sevillako RC Labradores, eta Portugal-go Caminha-ko SC Caminhense. Elkarte bakoitzak bi talde ekarriko ditu: lauko bat, emakumeena eta zortziko bat, gizonezkoena.

Estropada-eremuak bost kale izango ditu eta arraunlariek 500 metro luzeko estropadak jokatuko dituzte txandaka, emakumeen laukoa hasita. Guztira, 8 estropada jokatuko dira, hamar minutuko txandatan. Estropada guztiak jokatu ondoren, puntu gehien dituena izango da irabazlea modalitate bakoitzean.

Atzo eguerdian egin zen estropadaren aurkezpena Antilla Hotelean, Ibon Huegun Orioko Arraun Elkartearen presidentea, Jon Salsamendi entrenatzailea eta Jose Angel Zaldua alkatearen parte hartzearekin.

Kontuan hartuta aurten 50 urte betetzen direla estropada hauek aurreneko aldiz antolatu zirela, Arraun Elkarteak eta Udalak dei berezia egiten diete oriotarrei, herria horiz apaintzeko eta kalera horiz jantzita ateratzeko, garai hartako giro beroa gogora ekartzeko eta herriko arraunlariak animatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar