DV
ORIO.
Viernes, 4 de mayo 2018, 00:44
Orioko Nazioarteko Estropadaren 17. edizioa izango da jokoan bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gainera, biharkoa urteurren borobila izango da, 50 urte betetzen baitira herrian lehenbiziko aldiz Nazioarteko Estropadak antolatu zirenetik (1968an izen zen hori). Horrek garbi erakusten du aulki mugikorrak ere tradizio luze eta oparoa duela Orion.
Publicidad
Eta urteurrena ospatzeko, lehen mailako 10 untzi izango dira uretan. Euskal Herriko bi arraun elkartek parte hartuko dute: Oriokoa eta Hondarribikoa; eta, horiekin batera, kanpoko beste hiru elkarte ere izango dira: Frantziako txapelduna Grenobleko Aviron Grenoblois; Espainiako egungo txapelduna den Sevillako RC Labradores, eta Portugal-go Caminha-ko SC Caminhense. Elkarte bakoitzak bi talde ekarriko ditu: lauko bat, emakumeena eta zortziko bat, gizonezkoena.
Estropada-eremuak bost kale izango ditu eta arraunlariek 500 metro luzeko estropadak jokatuko dituzte txandaka, emakumeen laukoa hasita. Guztira, 8 estropada jokatuko dira, hamar minutuko txandatan. Estropada guztiak jokatu ondoren, puntu gehien dituena izango da irabazlea modalitate bakoitzean.
Atzo eguerdian egin zen estropadaren aurkezpena Antilla Hotelean, Ibon Huegun Orioko Arraun Elkartearen presidentea, Jon Salsamendi entrenatzailea eta Jose Angel Zaldua alkatearen parte hartzearekin.
Kontuan hartuta aurten 50 urte betetzen direla estropada hauek aurreneko aldiz antolatu zirela, Arraun Elkarteak eta Udalak dei berezia egiten diete oriotarrei, herria horiz apaintzeko eta kalera horiz jantzita ateratzeko, garai hartako giro beroa gogora ekartzeko eta herriko arraunlariak animatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.