Orio
Albiste faltsuen aurrean erantzuten jakiteko ikastaroak egingo dituzte OrionOrio
Albiste faltsuen aurrean erantzuten jakiteko ikastaroak egingo dituzte OrionGipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko TREBA Gazteak Programaren bidez, 'Begirada kritikoa: Fake News' hitzaldiak eskainiko dituzte Orion apirilaren 7an eta 11n. Lehena 12-16 urte arteko gazteentzat izango da, eta bigarrena 17-24 urte artekoentzat. Saioetan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.
Publicidad
TREBA Gazteak gazteekinbatera, elkarlanean, diseinatutako prestakuntza-programa da, eta haientzat interesgarriak eta beharrezkoak diren pilula laburrak eskaintzen ditu, ondoko gaien inguruan: sexualitatea, osasun mentala, suizidioa, ludopatia, ekologia, adimen emozionala, sare sozialak...
Gazteen parte-hartzea sustatzeko metodologia eta dinamikak erabiltzen dira; informazio baliagarria jasotzeko ez ezik, ideiak partekatzeko ere balio dute hitzorduek. Gazteei izena ematera animatzen zaie. Orioren kasuan, azken urteotan zenbait saio egin dira, eta ikasturte honetan jarraipena emango zaio programari. Lehen bi saioak apirilean izango dira: apirilak 7: 12-16 urte arteko gazteentzat, 17:30etik 20:30ak artean, Salatxo aretoan.
Eta ondoren, apirilak 11, ostirala: 17-24 urte arteko gazteentzako saioa, 17:30-20:30 artean, Salatxo aretoan. Izen-ematea, galdetegiaren bidez.
Izen-ematea emailez egin beharko da, helbide honetara idatzita: kirola@orio.eus. Hitzaldia antolatzeko, ezinbestekoa izango da gutxienez hamar lagunek izena ematea. Hori dela eta, Udalak dei egiten du egitasmoaren berri zabaltzea interesa eduki dezaketen herritarren artean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.