Orio
Angel Larrañagak jarraituko du entrenatzaile Orioko bigarren traineruanOrio
Angel Larrañagak jarraituko du entrenatzaile Orioko bigarren traineruanOrio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza taldeak gizonezkoen bigarren trainerua aurten ere uretaratuko dela ziurtatu du eta Angel Larrañagak jarraituko duela entrenatzaile gisa. «Urte hauetako lan onak jarraipena izango du lehen taldera igotzeko arraunlarien formakuntzan, taldearen bideragarritasuna aztertu eta arraunlariekin egindako hausnarketa baten ondoren gizonezkoen bigarren taldea aurten ere uretan izango dugu KAE2 mailan», diote zuzendaritza taldetik. Beraz, laster hasiko diren aurre denboraldiko entrenamenduak Iker Zabala eta Angel Larrañagak elkarrekin landuko dituzte eta gero ikusi behar traineru bakoitzean zein arraunlari izango den. Badirudi nobedadeak izango ditugula, eta horien artean Gorka Aranberri patroi zarauztarra berriz Orioko trainerua gidatzen izango dugula. Gorka Orion ibilitakoa da, 2017-2020 arteko denboraldietan, beraz ondo ezagutzen du elkartea.
Publicidad
Gorkak azken aste hauetan hitzegin du bai Jon Salsamendi, Urdaibaiko entrenatzaile berria izango den oriotarrarekin, eta baita Iker Zabala, Oriora datorren entrenatzailearekin. Badirudi erabakia hartuta duela, baina laster batean jakingo da zer egiten duen. Beste nobedade gehiago ere espero dira, baina, lehen traineruaren bizkar-hezurra aurreko denboraldiko arraunlariak izango dira, horien artean, gazte dezente, bigarren traineruan Angel Larrañagarekin ikasitakoak eta poliki-poliki, entrenamenduetako lan gogorrari esker, lehen traineruan tokia egin dutenak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.