Secciones
Servicios
Destacamos
Arrantzale eta saregileak omendu zituzten atzoko egunean Orion ospatu zen Arrantzale Egunean. Egia da, gaur egun hiruzpalau ontzi besterik ez direla geratzen herriko portuan, baina garai batean jende asko bizi izan zen arrantzatik eta atzokoa herritar horiei guztiei 'keinu' bat izan zen. Herritarren maitasuna handia da arrantzale eta saregileei, eta horren adierazle atzoko eguna, izan ere San Pedro bigarrenak garai bateko Orio irudikatu zuen, herritar gehienak arrantzalez jantzita, herriko txokoak sare eta itsasoko detaileekin apaindurik, etxeetako balkoi eta leiho ugari bezalaxe, sardina saltzen zenbait postu... «Herritarren inplikazioa inoiz baino handiagoa izan da», zioten antolatzaileek.
Goizeko 11:00etan kultur etxetik kalejiran abiatu ziren aurreko asteetako entseguetan parte hartu duten 200 herritar, dantzari eta figuranteek, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta Salatxo abesbatzako kideekin. Kalez kale geldialdiak eginez, dantzan jardun zuten eguerdi partean, elizako kanpaiekin batera, 13:15etan herriko plazara iritsi artean, bertan ekitaldi nagusia eskani zutelarik. Kaxaranka gainean Eneko Dorronsorok dantzatu zuen, zortzi arrantzalek kaxa heltzen zuten bitartean, herriko plazan bildu zen jendetzaren txalo artean. Aipatzekoa, aurreko urteetan kanpora eskatu izan den dantzarako zenbait material herrian bertan prestatu direla oraingoan. Orioko Udalaren enkargua onartu eta Antxon Mendizabal 'Mendi' eskulturagileak prestatu du kaxarranka, Lekeitioko neurriak eta formak eredu hartuta. Kaxarranka dantzarien arropak, gainera, Ramón García jantzigileak prestatu ditu eta San Nikolas arrantzale-kofradiak ordaindu du lana. Era berean, bateleroen arraunak Imanol Urkizuk egokitu ditu, Orio Arraunketa Elkartean zeuden arraunak hartuta. Lehen aldiz ikusi dira guztiak.
Plazako ekitaldiaren ostean, bazkaltzera bildu ziren dantzariak eta herritarrak, guztira 400 pertsona herriko plazan eta jai giroak bazkal ostean jarraitu zuen Bide Batez taldeak giroturik, ondoren herriko txarangak hartu zuelarik erreleboa.
Eguraldia portatu da eta ea San Pedroen azken egunean ere lagun den. 11:00etan, 'Tapiza' egingo da herriko plazan, DBHko gazteei bideratutako arte jarduera. Jarraian, heriotzarik gabeko arrantza haur eta gaztetxoentzat; 13:30ean, pintxo hotzen lehiaketa, Orioko Herri Ikastolak antolatuta; 14:00etan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria izango da Villa Antilla hotelean eta, azkenik, 18:00etan, Txurrudiskoteka gaztetxean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.