Borrar

Orio

Aurtengo 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak baditu irabazleak

Sariketaren etorkizunari buruzko gogoeta egin nahi dute antolatzaileek

A. E.

ORIO.

Martes, 17 de diciembre 2024, 19:59

Orain egun batzuk eman ziren ezagutzeko aurtengo 'Euskaraz Gazte' lehiaketaren irabazleak, udaletxeko aretoan egin zen ekitaldian.

Ipuin arloan lehenengo saria Iñaki Iturainek jaso zuen 'Indiko itsasoko harribitxia' lanarekin eta bigarren, berriz, Joxe Mari Unanue sailkatu zen 'Urretxindorra' ipuinarekin.

Bertso eta olerkietan, Nere Manterolak jaso zuen lehen saria 'Izurdearenak' sortarekin; Garazi Urretabizkaiak bigarrena 'Iparra Galduta' lanarekin eta Xabier Iribarrek hirugarrena 'Altxa burua, motel!' izenburua daraman sortarekin. Accesitak berriz Nadeth Arrutik 'Ezlekuetan laiotz' eta Rosi Lazkanok eskuratu zituzten 'Aspaldi jaio nintzan' lanekin.

Sarituekin batera, Udalaren ordezkariek hartu zuten parte sari-banaketan: Anuska Esnal alkateak eta Iosu Lizarralde eta Noemi Ostolaza zinegotziek. Epaimahaiaren ordezkari, Jabier Zabaleta eta Rikardo Uzkudun aritu ziren.

Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako zenbait irakasle eta ikaslek: Leire Illarramendi, Ugutz Garitaonaindia eta Maitane Ezpeleta gitarra-jotzaileek eta Andoni Lertxundi eta Amaia Gutierrez biolin-jotzaileek. Hiru pieza jo zituzten: ekitaldiaren hasieran, erdian eta bukaeran, eta, horrez gain, gitarraz lagundu zieten sarituei, bertsoak kantatzen.

Gogoeta

Epaimahaikoek adierazi zuten aurtengoa ez dela izan, kantitate aldetik, lehiaketaren urterik oparoena, batez ere ipuinen arloan lan gutxi aurkeztu direlako. Aurreratu zuten, baita ere, datozen hilabeteetan gogoeta egin nahi dutela, lehiaketari aurrerantzean zein forma eman erabakitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengo 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak baditu irabazleak