Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Bisigua parrillan erreta eskainiko da otorduetan. ETXEBERRIA

Orio

Bisiguaren Festako txartelak larunbatean jarriko dituzte salgai, turismo bulegoan

Lehen egunean oriotarrek soilik erosi ahal izango dituzte eta igandean kanpotarrei ere emango zaie erosteko aukera

Jueves, 4 de julio 2024, 19:45

Uztailaren 13an eta 14an egingo da aurten Bisiguaren Festa, eta bi otordu emango dira: larunbateko bazkaria eta igandeko bazkaria. Bakoitzean 220 pertsona inguruk jango du, eta txartelak larunbat honetan, uztailak 6, jarriko dira salgai turismo bulegoan, goizeko 8:00etatik aurrera. 60 euroko prezioa izango dute, eta lehen egun honetan, oriotarrek soilik erosi ahal izango dituzte. Igandea, uztailaren 7tik aurrera, ordea, kanpotarrei ere emango zaie erosteko aukera.

Publicidad

Pertsona bakoitzak mahai bat erreserbatu ahal izango du gehienez, 10 laguneko mahaia, 11 pertsona ere sartu daitezkeelarik, estuago. Ez da onartuko pertsona batek mahai bat baino gehiago hartzea, nahiz eta beste egun bateko otordurako izan, edo nahiz eta beste pertsona baten nortasun-agiria edo ordezkapen-agiria izan. Iaz bezala aurten ere, erosteko unean bertan ordaindu beharko dira sarrerak, txartelarekin edo eskudirutan.

Menuari dagokionez, ondorengoa izango da: Lodosako zainzuriak, tomate- eta hegaluze-entsalada, arrain-zopa, bisigua parrillan erreta eta, postrea, kafea eta edaria.

Beste ekitaldi batzuk

Otorduez gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatuko dira asteburu horretan; honela, larunbatean, 11:00etan, Harribil dantza-taldeak, Salatxo abesbatzak eta Peio eta Nikolasa erraldoiek lagunduta egingo da jaiaren aurkezpen-ekitaldia. Bertan, urtero Tolosatik etortzen den boluntario-taldea omenduko da, otorduen prestaketan eta exekuzioan egiten duten lana aitortzeko. Eguerdian, 12:00etan hasita, Aldapa elkarteak marmitakoa prestatuko du; razioa 3eurotan egongo da salgai eta sagardo-txotxa ere eskainiko da. Arratsaldean, 19:00ak aldera, sardinak eta barazkiak parrillan jateko aukera egongo da Herriko Plazan eta, igandean, azkenik, 10:00etatik eguerdiko 12:00etara, bisigu erre lehiaketa egingo da herriko elkarte gastronomikoen artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad