Orio
Bost urte itxita egon ondoren, Sega jatetxeak berriz ateak zabaldu dituSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Bost urte itxita egon ondoren, Sega jatetxeak berriz ateak zabaldu dituBost urte itxita egon ondoren, Santio auzoko Sega jatetxeak berriz ateak ireki ditu. Jon Gurrutxaga zarauztarrak eta Jaione Etxaniz azpeitiarrak osatzen duten bikoteak hartu du ardura. Ostalaritza munduan eskarmentu zabala duen bikotea da, izan ere Zarauzko kanpineko taberna-jatetxea 11 urtetan eraman dute eta egun Zarauzko malekoian Olatugain jatetxea dute. «Lekua erakutsi zigutenean, buruz buru, konbentzituta sartu gara. Txukuntzen eta obra egiten sei hilabete pasa ditugu, urtarriletik ekainera eta gustura gaude eman diogun hasierarekin».
Menuarekin ez dira gehiegi konplikatu. «Batipat oilaskoa, kodilloa, razioak, antxoak, etxeko postre ederrak..., nahiz txuleta edo arrain bat nahi duenak ere aukera izango du». Jatetxearen barnekaldea oso txukun geratu da, barra zabal bat eta 100 pertsonentzat lekuarekin, eta kanpoan beste bi terrazarekin, bat 40 pertsonentzat eta bestea oraindik handiagoa. «Errio inguru guztia garbitu eta txukundu dugu eta terraza eder bat jarri, lasai egotego modukoa; umeentzat nahiko leku jolasteko, autoak aparkatzeko arazorik gabe...».
Dituzten asmoen artean, tarteka musika saioak antolatzea, futbola edo kirola ikusteko telebistekin... Langile jendea ere gehiena bertakoa lortu dute. «Ez dago erraza, baina Santio bertako langileak ditugu, Oriokoak, Zarauzkoak...».
Konfiantza handia dute proiektu berri honekin. Segako Huegun familiarekin 15 urterako kontratua sinatu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.