Jaione Etxaniz eta Jon Gurrutxagak hartu dute Sega jatetxeko ardura, guztiz berritu dutelarik. ETXEBERRIA

Orio

Bost urte itxita egon ondoren, Sega jatetxeak berriz ateak zabaldu ditu

Jon Gurrutxaga eta Jaione Etxaniz buruz buru sartu dira proiektu berri honetan, 15 urterako kontratua sinatu dutelarik Segako Huegun familiarekin

Martes, 13 de agosto 2024, 19:51

Bost urte itxita egon ondoren, Santio auzoko Sega jatetxeak berriz ateak ireki ditu. Jon Gurrutxaga zarauztarrak eta Jaione Etxaniz azpeitiarrak osatzen duten bikoteak hartu du ardura. Ostalaritza munduan eskarmentu zabala duen bikotea da, izan ere Zarauzko kanpineko taberna-jatetxea 11 urtetan eraman dute eta egun Zarauzko malekoian Olatugain jatetxea dute. «Lekua erakutsi zigutenean, buruz buru, konbentzituta sartu gara. Txukuntzen eta obra egiten sei hilabete pasa ditugu, urtarriletik ekainera eta gustura gaude eman diogun hasierarekin».

Publicidad

Menuarekin ez dira gehiegi konplikatu. «Batipat oilaskoa, kodilloa, razioak, antxoak, etxeko postre ederrak..., nahiz txuleta edo arrain bat nahi duenak ere aukera izango du». Jatetxearen barnekaldea oso txukun geratu da, barra zabal bat eta 100 pertsonentzat lekuarekin, eta kanpoan beste bi terrazarekin, bat 40 pertsonentzat eta bestea oraindik handiagoa. «Errio inguru guztia garbitu eta txukundu dugu eta terraza eder bat jarri, lasai egotego modukoa; umeentzat nahiko leku jolasteko, autoak aparkatzeko arazorik gabe...».

Dituzten asmoen artean, tarteka musika saioak antolatzea, futbola edo kirola ikusteko telebistekin... Langile jendea ere gehiena bertakoa lortu dute. «Ez dago erraza, baina Santio bertako langileak ditugu, Oriokoak, Zarauzkoak...».

Konfiantza handia dute proiektu berri honekin. Segako Huegun familiarekin 15 urterako kontratua sinatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad