Borrar
Oriotar bikotea podioan.
Brontzezko domina skull bikoitzeko mutil kadeteek, Castrelo de Miñon

Orio

Brontzezko domina skull bikoitzeko mutil kadeteek, Castrelo de Miñon

El Diario Vasco

ORIO.

Lunes, 10 de febrero 2025, 20:29

Espainiako Iraupen Txapelketa (ontzi motzak, batekoak eta bikoak) burutu zen larunbatean Castrelo do Miñon (Ourense), eta Orio AE ordezkatuz, skull bikoitzeko mutil kadeteek brontzezko domina lortu zuten.

Orio Arraunketa Elkarteak hamabi ontzi aurkeztu zituen eta emaitza duinak lortu zituen: brontzezko domina skull bikoitza gizonezko kadeteentzat; laugarren postu bat bi lemazain gabeko gizonezko jubenilen A proban; zazpigarren postu bat maila bereko B proban; hiru bederatzigarren postu skiff emakume eta gizonezkoen kadete eta gizonezkoen absolutu probetan; bi 12. postu emakumezko kadeteen skull bikoitza eta gizonezko kadeteen B proban; eta lau bestelako postuak: skiff emakumezko jubeniletan eta gizonezko, azken hauek A eta B probetan, eta bi lemazain gabeko emakumezko jubenilen proban.

Bestalde, igandean, Euskadiko selekzioa ordezkatuz, lau domina eskuratu zituzten, hiru zilarrezkoak eta bat brontzezkoa. Guztira bederatzi erkidegok hartu zuten parte. Sailkapen orokorrean Andaluzia nagusitu zen, hirugarren postuan Euskadik hartu zuen, Catalunyaren atzetik. Orio AE-ko hamaika arraunlariek Euskadiko sei ontzi ezberdinetan hartu zuten parte, lau domina lortuz, hiru zilar –gizonezko eta emakumezkoen jubeniletako zortzikoan, eta emakumezko kadeteen skull laukoan– eta brontze bat –gizonezko jubenilen lemazain gabeko laukoan–.

Pelotari kalea, gaur itxita

Jakinarazten da Pelotari kaleko eraikin batean egiten ari diren lanak direla-eta, kale hau hainbat orduz itxiko dute gaur arratsaldean. Aurreikuspenen arabera, 4-5 ordu beharko dituzte langileek kamioia deskargatzeko. Trafikoa Eusko Gudarien kaletik bideratuko da seinaleen bidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Brontzezko domina skull bikoitzeko mutil kadeteek, Castrelo de Miñon