Danboln Musika Eskolako txistu taldeko zenbait kide. ETXEBERRIA

Orio

Danbolin Eskolako ikasleak Palestinaren aldeko saioan izango dira

Datorren larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Alderdi Ederren, udaletxearen parean

A. E.

ORIO.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:04

Euskal Herriko Musika eta Dantza Hezkuntzaren sektoreak ekimen bat antolatu du urtarrilaren 25ean, datorren larunbat honetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioaren amaiera eskatzeko. Euskal Herriko musika-eskolei zabaldu die saioan parte har-tzeko deialdia, eta Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hitzorduan izango dira. Emanaldia, esan bezala, larunbatean egingo da, 12:00etan, Donostiako udaletxearen parean, Alderdi Ederren. Eta Danbolin eskolatik biolineko eta txistuko zenbait ikasle joango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad