Borrar

Orio

Denboraldiko lehen porrota Zuhegan eskubaloi taldearentzat

El Diario Vasco

orio.

Martes, 25 de febrero 2025, 20:23

Senior mailako Zuhegan eskubaloi taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen, Donostiako La Salle kiroldegian, Saiekoren aurka, 23-21. Ander Agoteren taldeak lehen postuan jarraitzen du, baina orain ederki estututa, bost partida besterik ez direnean geratzen, Liga amaierarako. oriotarrek 16 puntu dituzte, Saiekok 15, Txingudi Zubiederrek 14 eta Aloña Mendik 13. Lau taldeen artean egongo da multzoko lidertza. Oriotarrek etxean jokatuko dute datorren jardunaldia, martxoaren 8an, Elgoibarko Txingudi Zubiederren aurka.

Bestalde, kadete mailako Zipri Eragin Oriok bigarren faseko laugarren partiduan, 39-21 irabazi zuen Saiekoaren aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denboraldiko lehen porrota Zuhegan eskubaloi taldearentzat