Borrar
Ibon Gaztañazpi, 'Errio'-ko zuzendaria, saria jasotzen Noidako jaialdian.
'Errio' dokumentalak Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdiko saria jaso zuen asteburuan

Orio

'Errio' dokumentalak Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdiko saria jaso zuen asteburuan

Ibon Gaztañazpi zuzendaria India iparraldean dagoen Noida hirian izan berri da saria jasotzen

Martes, 11 de marzo 2025, 20:04

India iparraldeko Noida hirian egiten den Nazioarteko Zinema Jaialdian dokumental onenaren saria jaso berri du 'Errio' dokumentalak. Ibon Gaztañazpi zuzendaria sari-banaketa ekitaldian izan da asteburuan, eta lantalde osoaren izenean jaso du garaikurra.

Gaztañazpik azaldu duenez, epaimahaiak dokumentalaren irudia, musika eta hizkuntza baloratu ditu gehien, eta elkarrizketatuen artean, Kaxilda Garate saregilearen figura nabarmendu dute.

Xabier Alberdi historian doktoreak eta Itsas Museoko zuzendariak zaindu zuen lanaren zorroztasun historikoa; Xabier Etxeberriak gidoia idatzi, eta Beñat Gerekak errealizazio lanak.

Datozen emanaldiak

Dokumentala irailean estreinatu zen herrian, 700 lagunen aurrean, eta abenduan beste bi proiekzio eskaini ziren kultur etxean. Horrez gain, Durangoko Azokan eta Indian ere eskaini dute filma, eta herriz herri zabaltzen hasi da orain Udala. Martxoaren 28an, Aian proiektatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Errio' dokumentalak Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdiko saria jaso zuen asteburuan