Orio
'Errio' lanak dokumental onenaren saria jaso du Noidako Nazioarteko Zinema JaialdianSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
'Errio' lanak dokumental onenaren saria jaso du Noidako Nazioarteko Zinema JaialdianAntxon Etxeberria
orio.
Martes, 4 de febrero 2025, 20:24
India iparraldeko Noida hirian egiten den Nazioarteko Zinema Jaialdian hartu du parte asteburuan 'Errio' dokumentalak, eta dokumental onenaren saria jaso du. 12. edizio honetako sari-banaketa ekitaldia martxoaren 8an egingo da, eta orduan jasoko du garaikurra filmaren lantaldeak.
AEBko, Argentinako, Brasilgo, Espainiako, Herbehereetako, Italiako, Japoniako, Txileko, Norvegiako zein Uruguaiko ikus-entzunezko proiektuak aurkeztu dira jaialdira, film laburren, dokumentalen eta film luzeen kategorietan.
Guztira 67 lanek hartu dute parte, eta 39 lagunez osatutako epaimahaia arduratu da saritutako lanen zerrenda osatzeaz.
Guztira bederatzi garaikur banatu dituzte, eta Ibon Gaztañazpik zuzendutako 'Errio' lanak epaimahaiak emandako dokumental onenaren saria jaso du. Ikus-entzunezkoaren helburua Orioko itsas ondarea bildu eta era atsegin batean kontatzea da, ondarearen transmisioa herritarren artean eta lurralde osora zabaltzeko.
Udalaren helburua da datozen bi urteetan, 2025 eta 2026 bitartean, zinema, dokumental eta itsas ondare jaialditan aurkeztea 'Errio'. Dagoeneko Udalak nazioarteko hainbat jaialditan izena eman du. Durangoko Azokan hasi zuen ibilbidea ikus-entzunezkoak, euskal kulturaren agertoki handienean, eta Indiako garaikurra sorpresa polita izan da hasiberri duen zikloan aurrera egiteko.
Datozen hiletan, gainera, Euskal Herriko herrietan emanaldiak antolatzea da Udalaren asmoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.