![Eskola-umeen literatur eta marrazketa lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/20/90963439--1200x840.jpg)
Orio
Eskola-umeen literatur eta marrazketa lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik daSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Eskola-umeen literatur eta marrazketa lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik daEl Diario Vasco
Viernes, 19 de enero 2024, 20:55
Zabalik da eskola-umeen aurtengo literatur eta marrazketa lehiaketan lanak aurkezteko epea. Aurtengoa lehiaketaren 37. edizioa izango da eta lanak aurkezteko epea martxoaren 22an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak. Maila hauetako haur eta gaztetxoek har dezakete parte: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4.
Literatur lehiaketaren oinarriei dagokienez, lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira. gai aldetik libreak; partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean. Irakasleek animatu bai, baina ez dituzte ikasleak behartu behar, parte-hartzea boluntarioa da.
Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak eta maila bakoitzean bi modalitate izango dira, ipuina eta olerkia edo ber-tsoa. Lanak gehienez, bost orrialde luze izango dira. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi. Bestalde, lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira martxoaren 22a baino lehen. Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute. Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
Era berean, urtero bezala, marrazki-lehiaketa ere egingo da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean. Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak. Beraz, oraindik bi hilabete geratzen diren arren, hasi lanak prestatzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.