Orio
Gabonetako esku pilota jaialdia gaur arratsaldean, frontoian, lau partidekinOrio
Gabonetako esku pilota jaialdia gaur arratsaldean, frontoian, lau partidekinA. E.
orio.
Jueves, 26 de diciembre 2024, 19:24
San Nikolas festetan egitekoa zen Imanol Ibarguren 3. Memorialeko pilota-partidak bertan behera geratu ziren, pilotalekuko paretetako eta zoruko hezetasunagatik. Pilotalekua ez zegoen baldintza onetan partidak segurtasunez jokatzeko eta Ospele Euskal Pilota Klubak atzeratzea erabaki zuen, Udalarekin hala adostuta.
Publicidad
Ordutik, Udala eta Ospele elkartea harremanetan izan dira, hitzordu berri bat zehazteko, eta, azkenik, gaur arratsaldean jokatuko dira norgehiagokak. Memorialeko partidak ez ezik, afizionatuen pilota-partidak ere jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Ospelek lan handia egiten du urte osoan, herriko gaztetxoentzat eta pilotarientzat entrenamenduak eta partidak antolatzen. Gaur arratsaldeko jaialdia lau norgehiagokarekin antolatu dute.
Hasteko, infantilen 2. mailako partida, Gonzalez eta Sagastibeltza, Ezkioga eta Urruzolaren aurka; ondoren, 1. mailako infantilak: Eizagirre eta Iraolak, Olazabal eta Peñagarikano izango dituzte arerio. Jarraian, emakumezko nagusiak aterako dira kantxara: Esnal eta Oses, Insausti eta Zabala eta, azkenik, gizonezko nagusiak: Bengoetxea VI- Irazustabarrena, Orbegozo-U. Albenizen aurka.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.