Orio

Gabonetako programazioaren barne, igande honetan zuhaitzen banaketa eta 'Errio' dokumentala

Sábado, 21 de diciembre 2024, 19:23

Gabonen atarian, urtarrilaren 5era bitarte herrian izango diren jardueren berri eman du Udalak. Urtero bezala, herriko eragileekin elkarlanean prestatu du programa, eta Mari Domingi, Olentzero eta laguntzaileen zein Erregeen etorrerarekin batera, haur, gazte eta helduei zuzendutako beste hainbat jarduera izango dira.

Publicidad

Esaterako, igande honetan bertan, Herrio natur taldeko kideak tirolina alboko parkean izango dira goizean, Euskal Herriko zuhaitzak herritarrei doan banatzen, eta arratsaldean, Ibon Gaztañazpik zuzendutako 'Errio' dokumentalaren bi emanaldi egingo dira kultur etxean, 18:00etan eta 19:30ean.

Egitarauarekin jarraituz, hilaren 24a herriko haurrei eskainitako egun magikoa izango da: 11:30ean hasita, kantu-jiran ibiliko dira bi ikastetxeetako haurrak. Arratsaldean, txokolate-jana egingo da, Arkupe elkarteak prestatuta, eta segidan, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera izango da, Lera taldeak antolatuta.

Abenduaren 27an, Herriko Plazatik hasita, bertso-poteoa egingo da kalez kale Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus bertsolariekin, eta hilaren 30ean haurrentzako puzgarriak izango dira kiroldegian eta gospel emanaldia elizan.

Urtea amaitzeko, gainera, San Silvestre lasterketa antolatuko du Kamel Ziani atletismo-taldeak hilaren 31n, eta urtarrilaren 5eko Erregeen etorrerari lotuta, entseguak egingo dituzte abenduaren 30ean eta urtarrilaren 3an eta 4an, LH1etik gorako ikasleek

Publicidad

Herri Aitortza

Abenduaren 28an, ostera, Herri Aitortza ekitaldia egingo da Arraunetxen. Orioren alde egindako lana aitortuko zaie herriko hainbat herritarri, eta ekitaldi irekia izango da. Eta hurrengo egunean 'Itsasoko erromesak' dokumentalaren proiekzioa eta parte-hartzaileekin solasaldia izango da kultur etxean.

San Nikolas festetan bertan behera geratutako bi jarduera ere egingo dira Gabonetan: batetik, Eguberri egunean, Gozategi eta DJ Bonen kontzertuak izango dira Herriko Plazan, 20:00etan eta 22:00etan, hurrenez hurren. Eta abenduaren 27an, ostiralarekin, III. Imanol Ibarguren Memorialeko finalak eta afizionatuen pilota-partidak jokatuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad