Orio

'Generorantz' dantza-ikuskizunerako sarrerak salgai daude

A. E.

orio.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:15

Kimua Dantza Kolektiboak 'Generorantz' dantza-ikuskizuna emango du Karela kiroldegian hurrengo igandean, otsailaren 9an. Sarrerak 10 eurotan daude eskuragai, turismo-bulegoan eta online.

Publicidad

Kimua taldeak 2021ean estreinatu zuen 'GenEroa' kaleko ikuskizuna, eta urte hartan bertan Orion ere izan ziren. Emanaldia aretoetarako egokitu zuten gero, 'Generorantz' izenburupean, eta herriz herri ibili dira azken hiletan. Baina otsailaren 9koa saio berezia izango da: azkeneko aukera izango da Ander Errasti taldeko kide eta dantzari oriotarra emanaldi batean ikusteko, dantzari ibilbideari amaiera emango diolako Orioko saioan.

Dantza ikuskizunean, hain zuzen, zazpi interprete izango dira eszenan. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, eta musikak, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabidek lagunduta, premisa honi erantzungo diote: benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke, nola dantzatuko genuke?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad