Borrar
Talai Mendi elkartea, Itziar Oliden, Libe Arruabarrena eta Benito Lertxundi izan dira aurtengo omenduak.
Giro goxoan omendu dituzte urteko oriotarrak

Orio

Giro goxoan omendu dituzte urteko oriotarrak

Itziar Oliden, Libe Arruabarrena, Talai Mendi elkartea eta Benito Lertxundi izan dira aitortza jaso duten herritarrak

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Urteko oriotarrak omentzeko ekitaldia egin zen larunbat iluntzean Arraunetxen. Areto betean egin zen eta ordubete inguru iraun zuen. Ekitaldi herrikoia izan zen, herritarrek herritarrentzat pentsatu eta egina.

Udalak bideratutako parte-har-tze prozesuaren bidez herritarrek aukeratu dituzte omenduak; hasiera batean 39 proposamen jaso ziren, baina, azkenean, urteko lau omenduak ondorengoak izan dira: Itziar Oliden, gertuko merkataritza bul- tzatzeko egindako lanagatik; Libe Arruabarrena, eskubaloiko munduko txapeldun izateagatik; Talai Mendi elkartea, 75 urtetan egindako lan guztiagatik eta; Benito Lertxundi, kantagintzan bukatu berri duen ibilbide oparoagatik.

Danbolin musika-eskolako hiru biolin-jotzailek eman zioten hasiera ekitaldiari: Amaia Gutierrezek, Andoni Lertxundik eta Leire Bravok. Segidan, Iñigo Gaiton eta Jabier Zabaleta udal teknikariak igo ziren oholtzara, etorritako jendeari ongietorria emateko eta ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Ekitaldiaren haria Iñigo Gaitonek eraman zuen eta Anuska Esnal alkateak egin zituen omendu bakoitza aurkezteko hitzak, lau omenduak tradizio zaharreko lau elementuekin lotuz: haizea, sua, lurra eta ura.

Omenduak banan-banan igo ziren oholtzara. Han bertso bana entzun zuten Errikotxia elkarteko Egoitz Eizagirreren ahotik eta, ondoren, Iñigo Gaitonen galderei erantzun zieten.

Ekitaldia bukatzeko, lau omenduek Elene Tamayo oriotarrak egindako ilustrazio bana eta lore-sorta bana jaso zuten, oroigarri, eta Danbolineko dantza-irakasle Ander Errastik agurra dantzatu zien oholtza gainean.

Behin ekitaldia bukatuta, otordutxo bat egiteko aukera izan zuten Arraunetxera bildutako guztiek, han bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro goxoan omendu dituzte urteko oriotarrak