

Secciones
Servicios
Destacamos
Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira, Orioko Ahalduntze Eskolak hainbat saio antolatu ditu hilabete osoan zehar. Lehena gaur bertan, 'Magma Mia' bakarrizketa izango da, Lasarte-Oriako Beatriz Egizabalen eskutik
Bi dira Ahalduntze Eskolak urte osoan eskaintzen dituen zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, batetik, eta indarkeria matxistaren inguruko bidelaguntza eta aholkularitza zerbitzua, bestetik. Kultur etxean dute bulegoa, lehen solairuan, eta bertara joateko, aurretik hitzordua hartu behar da: 623 178 553 telefonoan edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbide elektronikoan.
Ondorengoak dira azaroan antolatu dituzten jarduerak: gaur, Beatriz Egizabalen 'Magma Mia' bakarrizketa kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean hasita. Ondoren, azaroaren 10ean, osteguna, 'Lodifobia gorpuztua osatzen' tailerra Salatxo aretoan, 18:30ean. Saioa Espazio Lunarra (G)une Holistiko Psikoterapeutikoak gidatuko du.
Jarraian, azaroaren 14an, astelehena, 'Emakume musulmanak eta beren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat' hitzaldia kultur etxean, eta azkenik, azaroaren 23an, asteazkena, 'Abortuaren lege-proiektu berriaren gakoak' hitzaldia Salatxo aretoan. Saioa Irule bulegoak gidatuko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.